|
Webquest honetan proposatzen dena ikasgelako jardueren
osagarri gisa dago pentsaturik. Horregatik, testuak sortzeko jardueretan,
hizkuntza saioetan egin ohi den lanari buruzko erreferentziak egin behar
dira. Lan honi dagokionez, azalpen testuen ezaugarriei buruzkoak, alegia.
Webquest hau ikasmaila ezberdinetan landu
daiteke, ikasleen hizkuntz gaitasunen arabera.
Ikasleen hizkuntz gaitasuna oinarri-oinarrizkoa
bada,
gomendagarria da jardueretan ageri diren txantiloiak
erabiltzea. Halaber, 1. Atazako informazioa biltzeko jardueran,
ikasle horiek "oinarrizko informazioa" dokumentura jotzeko aukera
dute, beste iturri batzuetara jo
beharrik izan gabe.
Baina hizkuntz gaitasun egokia badute, informazio bilketa nahiz sorrarazi behar
dituzten produktuak, hala nola, foiletoa, jarraibideak...
txantiloirik gabe egin ditzakete (txantiloiak lagungarri
gisa baino ez daude eta).
|