Hiruhilekoa (Ebaluazioa) amaitzeko zorian dago. Ospatzeko, afaria prestatuko dugu eta horretarako erosketak egin behar dira.
Denetik erosi behar da: fruta, barazkiak, haragia, arraina, txarkuteria, pastelak, gozokiak,...
Produktu horiekin prestatuko dugu afaria eskolako jantokian. Jantokiaz arduratzen diren gurasoek erosketak egiteko eskatu digute.
Ondoren, ospakizunerako gonbidapenak idatziko ditugu.