GETXO LINGUAE 2004             

 

  LA LENGUA INSTRUMENTO DE APRENDIZAJE EN OTRAS ÁREAS.

  HIZKUNTZA, BESTE ARLOAK IRAKASTEKO TRESNA.

 

  HIZLARIA: LORE ERRIONDO

 

Euskal kultura curriculumean

 

 Lore Erriondo Korostola, 1960an jaioa da Errenterian. Filosofia eta Hezkuntza Zientzien (Pedagogia) lizentziatura (1983) lortu zuen UPV/EHUn eta bertan aurkeztu zuen Michel Paradis-ek(McGill. Montréal) zuzendutako "Afasiko Elebidunen Hizkuntz Trebetasunen Azterketa" Doktorego Tesia (1993).

Oinarrizko irakaskuntzan irakasle ibilia da (1978-84) eta geroztik gaurdaino (1984-2004) UPV/EHUko Filosofia eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko irakaslea da Pedagogiako Hezkuntzaren Teoria eta Historia sailean (Hezkuntzaren Teoria, Hezkuntza Iraunkorra, Hizkuntza eta Kultura Gutxituak, Elebiduntasuna eta Hizkuntz Nahasteak) eta Fakultate bereko batzarkide 1996-2000 artean.

Udako Euskal Unibertsitateko kidea da 1979az geroztik, Pedagogia sailburu izanik (1992-97) eta Talde Eragileko kidea (1999-2003).

Hik Hasi pedagogia aldizkariko aholkularia da.

 

 

UPV/EHUk eta beste erakunde batzuk diruz lagundutako 11 ikerketa lanetako kide izan da eta 3 ikerketen zuzendari 1991tik aurrera, honako gaien inguruan: Hezikidetasuna, Euskal Alfabetatzea, Generoa eta baloreen transmisioa, Ukipen egoerak, Elebitasuna, Elebiduntasuna, Hizkuntza jabekuntza, Hizkuntza nahasteak; Hizkuntza arautzailea eta kontzeptuaren eraketa eta bilakaera, Euskal Curriculuma, Tresnak.

Hiru liburu argitaratu ditu, liburu atal bat, 15 artikulu aldizkari berezituetan eta hizkuntz alorreko lau test, bertsio ugarietan (Afasia testak, Elebiduntasun testak); hizkuntzaren egoera aztertzeko diagnostiko/ebaluaketarako aplikazio informatikaren egile ere bada.

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saileko "Ulibarri Programa"ren (Hizkuntza Normalkuntza Plangintzak Ikastetxeetan) aholkulari da Curriculumaren Euskal Dimentsioaren aditu-taldeko kide ere.

Hainbat hitzaldi eta ikastaro emanak ditu diploma, master, graduosteko, doktorego-programatan.

Euskaldunon Egunkaria, Berriako eta Hitza-ko zutabegile eta iritzi-artikulugile ere bada.

 

Donostian, 2004ko otsailaren 10ean