Ainhoa Imaz
CURRICULUM VITAE
Izen-abizenak: Ainhoa Imaz Gaztelurrutia
Lanbidea:
- Bigarren Hezkuntzako euskara arloko irakaslea (1989tik)
- 1996/1997 ikasturtetik 1998/1999 ikasturtera Gernikako Berritzegunean lan
egin du Hizkuntza Normalkuntzarako Teknikari gisa.
- 2002/2003 ikasturtean Gasteizko Berritzegunean hasi zen euskara arloan lanean,
eta gaur egun ere horretan dabil, bertan hainbat lan-esparrutan murgildurik:
Kultura Arteko Hezkuntza, Hizkuntza Proiektuak, hizkuntzaren didaktikarekin
lotutako materialen azterketa eta aholkularitza-lanak eginez, etab.
- 2004/2005 ikasturtean hasi zen EAEko Hizkuntzen Portfolio Europarra programaren
ardura hartzen, besteak beste, gaiari buruzko informazio-saioak emanez eta Madrileko
Estatu mailako koordinazio-bileretan parte hartuz.
- Aurtengo ikasturtean programa honen esperimentazioan sartu berri diren ikastetxe
batzuetan prestakuntza-saioak eman ditu eta proiektuen jarraipena egiten ari
da.