ABEL CAMACHO eta PEDRO LONBIDE
Portfolioa ikasgelan:
adibide metodologikoak eta erronkak
Asko izaten dira hizkuntzen irakaskuntzan
ari diren profesionalen kezka eta arazoak eta aldiro-aldiro horietako batzuei
erantzuna emango dien tresna edota baliabide berri bat agertzen da. Oraingoa
Europako Kontseiluak sortutako Europako Erreferentzia Markoa da eta horren baitako
Hizkuntzen Portfolio Europarra.
Orain arteko baliabideak erabiltzea, askotan, ia ezinezkoa zen hizkuntz irakasleentzat.
Bi hauen erabilera, ordea, erraza, emankorra eta begi bistakoa izan daiteke.
Hitzaldiaren helburua hizkuntz irakasle batek helduen Hizkuntzen Portfolioa
nola, noiz eta zertarako erabil dezakeen aztertzea izango da; jakina, jarduera
zehatzak hartuko dira oinarri, askotan gertatu den orokorregikeriatik aldendu
nahian. Hori dela-eta, jarduera horiek burutzeko aurrean ditugun erronkak edota
arazoak ere agerian utzi eta gainditzeko proposamenak egiten saiatuko gara.