GURE IPUINA |
||||
|
|
|
|
|
|
|
Lehen Hezkuntzako 5. - 6. mailakoentzat.
- 2007ko Ekaina |
||||
|
Gaur, egun berezia da. Eskolarako
bidean gure barik zerura begiratu duzu eta konturatu zara ez zeukala beste
egunetan duen kolorea; benetan kolore bitxiak! pentsatu duzu... eta bapatean
hara non ikusten duzun zure buru gainera zuzen-zuzenean paper zuri bat zetorrela. Papera hartu
duzu eta ondoko mezua irakurri duzu: “ I need you!
Please, E-mail to help@eagle.org “ |
||||
|
ZEREGINA |
||||
|
Zure betebeharra oso garrantzitsua da, begira, 3. mailako ikasleak ezagutzen dituzu, ezta? Ba, beraientzako ipuin bat idatziko duzu. Horretarako kontuan hartuko dituzu hiru gauza hauek: 1.
Ipuinaren muina, gaur goizean gertatu
zaizuna izango da. 2.
Jaso duzun laguntza eskaerari erantzuteko
E-mail bat ingelesez idatzi beharko duzu eta hori ipuinaren barruan
txertatuko duzu. 3.
Ipuina amaituta dagoenean 3. maileko
lagunei kontatuko diezue. |
||||
|
|
||||
|
Zure istorioa idazten
hasiko zara. Lehenengo
beste lagun bat aukeratuko duzu elkarrekin lan egiteko. Lau ekintza desberdin
ikusiko dituzue eta bakoitzaren alboan interneteko orriak edo beste baliabide
batzuk lana burutu ahal izateko. Has gaitezen, ba! |
||||
|
|
||||
|
Ebaluaketa
gure lanaren hobekuntzaren oinarria da, beraz, ez dauka inor zigortzeko
helbururik. Web Quest honetan une eta ikuspuntu desberdinetatik egingo dugu
ebaluaketa: ·
Lehenengo zuek zeuek baloratuko dituzue egindako
ariketa eta ekintza guztiak
banan banan aztertu ondoren. Gero zuen lana ere aztertuko duzue, bai bakarka
egindakoa baita talde-lana ere. Era berean ikasi duzuenari buruz hausnarketa
txiki bat egingo duzue. Klik
egin hementxe. ·
Guzti hau egiteko lagungarri
izan daitekeen fitxa daukazue.
Gero zuekin egon diren irakasleen ebaluazioa ere egongo da. Irakasleen Ebaluazio orria. ·
Azkenean denok lanaren inguruko iritziak
erkatuko dituzue eta ondoren hurrengo aldirako proposatzen dituzuen
hobekuntzak jasoko dituzue. |
||||
|
|
||||
|
Ariketa honekin ikasi
duzunaren ondoren
gehiago sakontzeko
gogoarekin gelditu zarelakoan
gaude. Aurrera ba! |
||||
|
Webquest hau
Getxoko Berritzeguneak antolatutako HTB Mintegian burutu da. Egileak: Elisa
Unibaso eta Kontxi Garai Aholkulariak:
Marije Uraga eta Loli Iglesias |
||||
|
·
“Nuestro
Cuento” (Lengua Castellana) |
||||